XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

16.1. 1,2 mm-tako diametroa duen kobrezko hari bat, 5 A-tako korronteak zeharkaturik dago.

a) Kalkula bedi korronte-dentsitatea, uniforme dela suposatuz.

b) Kalkula bedi elektroi askeen abiadura.

Datua: N: kobrearen elektroi askeen dentsitatea = 2,3.10ampsup29; elektroi mampsup3;).

Ebazpena: a) Korronte-banaketa uniforme dela kontutan hartuz, korronte dentsitatea hauxe izanen da, definizioz: ].

b) Orain korronte-dentsitatea eta karga elementalen abiadura erlazionatzen dituen formula aplikatuko dugu, hau da: .

Abiadura hau elektroi aske guztiei ez dagokiela gogora erazi behar da, aipaturiko elektroiek daramatzaten abiaduren batezbesteko balorea baino ez delarik.

Izan ere, harian zehar higitzen ari den elektroi askeren baten abiadura grafikoki adierazten badugu, gutxi gorabehera irudian erakusten denaren modukoa izanen da.

Xa puntuan, atomo batetiko talkaren ondorioz, elektroiak galdu egiten du energia zinetiko zerbait, beraren abiadura txikiagotzen delarik.

Xa puntutik Xb puntura, elektroia atomo biren arteko espazioaldean higitzen da, eta eremu elektrikoak azeleratu egiten du, beraren abiadura handiagotuz doalarik.

Hemendik pixka bat aurrerago, elektroiak beste atomo batekin topo egiten du, energia zinetikoaren parte bat galduz, abiadura txikiagotuz eta prozesu osoa errepikatuz.